Maddi Sola naiz, 13 urte ditut eta Zegama herrian bizi naiz.
Loinazpe institutura joaten naiz, Beasainen, eta orain DBH 3 egiten ari naiz.
Nire gurasoekin bizi naiz eta alaba bakarra naiz.
Ile horia naiz eta ilea moñoetan bilduta eramatea gustatzen zait eta begi urdinak ditut.
Oporretan surf egitea gustatzen zait. Denbora libreetan gitarra klaseetara joaten naiz eta pintura klaseetara ere bai. Kirol moduan, mendira joatea, korrika egitea edo bizikletan ibiltzea gustatzen zait.
Zegama herri txiki bat da, baina egunerokoan behar diren gauzak dauzka; koperatiba, hile apaindegia, ginasioa, arraindegia eta harategia, okindegia... Zegaman toki ederrak daude mendiz inguratua dagoelako eta zegamako mendirik nagusiena Aaitzgorri da.