jueves, 12 de diciembre de 2013

LOKALEKO LEIHOTIK

Kantu berri bat sortzen zenbat ahalegin 
zenbat buruhauste ideien atzetik 
errimak lotu, zer esan nahi den jakin 
eta esan nahi den hori nola adierazi. 

Azkenaldian lehor nabil erabat 
esan ote ditut esatekoak? 
noizbait itzultzan bada inspirazioa 
gu entseatzen egongo gara! 

Kantu beri bat sortzen zenbat ahalegin 
zenbat buruhauste ideien atzetik 
ez da irteten lokal ilun hortatik 
gitartzar bati lotuta, ez du besterik 

Ohi dun moduera gaurkoan ere 
lokalean entseatzen zegoen 
leihopetik pasa naiz egunero lez 
baina ezin jakin ikusi nauen 

Lokaleko leihopetik ikusi zaitut berriz 
fabriketako sirenek ez dute jo oraindik 
hain polita gaur ere 
begietan bi lore 
nora zoazen, zoazen, zoazen, 
jakin nahi nuke. 

Neskatxa fin horrek itxututa nauka 
norabidea zeharo galduta 
modako arropako, eta 
barbie itxura 
burutik ezin dut kendu, zer gertatu da? 

Mutil gaizto irudiaren atzean 
zerbait badu erakartzen nauena 
larruzko jaka eta txima luzeak 
etxean amets gaiztoena. 

Lokaleko leihotik ikusi zaitut berriz...

BELEAREN  ENTIERROA



Belearen entierroa Zegamako festetako azken egunean ospatzen da, belea hiltzen da, Zegamako festen bukaera emanez. Udaletxe ahurrean soka bat jartzen da, belea bertatik jeisteko. 

Herriko gazte eta elduak beltzez jantzita eta eskuan kaldela bat dutela, ilara batean joaten dira, negar plantak egiten, udaletxe ahurrera iritsi arte. 

Udaletxera iristerakoan, plazarean iguruan borobil bat eginez ibiltzen eta kantatzen hasten dira. Gero, denak gelditu eta kandelak plaza erdirantz botatzen dituzte eta orduntxe hasten da belea jeisten. Gazteak berriz ere igitzen asten dira kalejira bat osatuz eta jauziak emanez. Belea plaza erdira iristerakoan erori eta kandelen suarekin erre egiten da, Zegamako festen bukaera emanez.



Belearen entierroa Zegaman


jueves, 7 de noviembre de 2013

IRAGARKIAK



Iragarki hau Toyota Rava 4 markako auto bat erosteko iragarki bat da.


Iragarki dibertigarria ematen du, baina behatzen asten bagara ezaugarri hauek aurkituko ditugu:

.Neska esnatzerakoan, dutxara sartu eta ile-lehorgailuarekin elektrokutatu egiten da, horrela emakumeari tuntun geldiarazten dute. 
Eta gero armairutik ateratzen den  bola batekin buruan ematen du, berriz ere tuntuna bezela geratuz.
.Mutilari ilea erretzen zaio eta geero eskaileretatik erortzen da, horrela gizonak traketsak direla adierazten du.
.Bikotea etxetik ateratzerakoan gizonak emakumea despistatzen du, autoa gizonak hartzeko, bertan ere emakumea tuntun bezela geratzen da.

Laburtuz, iragarki honetan erakusten du auto berri  bat bikotearen erlazioa baino garrantzitsuagoa dela eta horretaz gaiz emakumea gizona baino gutxiago dela adierazten du.




lunes, 28 de octubre de 2013

HOLANDESEKIN ELKARTRUKEA

Maddi Sola naiz, 13 urte ditut eta Zegama herrian bizi naiz.
Loinazpe institutura joaten naiz, Beasainen, eta orain DBH 3 egiten ari naiz.
Nire gurasoekin bizi naiz eta alaba bakarra naiz.

Ile horia naiz eta ilea moñoetan bilduta eramatea gustatzen zait eta begi urdinak ditut.
Oporretan surf egitea gustatzen zait. Denbora libreetan gitarra klaseetara joaten naiz eta pintura klaseetara ere bai. Kirol moduan, mendira joatea, korrika egitea edo bizikletan ibiltzea gustatzen zait.


Zegama herri txiki bat da, baina egunerokoan behar diren gauzak dauzka; koperatiba, hile apaindegia, ginasioa, arraindegia eta harategia, okindegia...  Zegaman toki ederrak daude mendiz inguratua dagoelako eta zegamako mendirik nagusiena Aaitzgorri da.